Munduko Gainerako Tokietako Ikuskizunik Onena:
Coliflor Circo Teatro konpainiaren `Salir´ lanari, tempo eszenikoaren kontrol bikainagatik eta zinez esanguratsua den eszenografiaren erabilera burutsu eta inteligenteagatik. Izan ere, eszenografia horretatik, istorio bat kontatzen dute, zirkuaren, musikaren eta antzerkiaren esparruetako baliabideak eta adierazpenak erabiliz. Gainera, aktore guztien interpretazioaren eta teknikaren kalitatea ere nabarmentzeko modukoa da.