UMORE AZOKAko- Leioako Kaleko Artisten Azoka- XVI. edizioan epaimahaikide izan diren Filgi Claveriek (Hamekako eta Harri Xuri sormen fabrikako arduradunak), Anna Giribet-ek (FiraTàrrega), Elena Ros-ek (ekoizle eta banatzailea), Fernando Marín-ek (Kaldearte Gasteizko Kale Arteen Nazioarteko Erakustaldiko zuzendaria) eta Iñaki Ziarrustak (zuzendari, aktore eta eszenografoa) ondorengo sariak ematea erabaki dute:
Euskadiko kale ikuskizunik onenaren saria Markeliñe konpainiaren “Andante” lanarentzat, kalea eraldatzeko erakutsitako ausardiagatik, eta kale antzerkiaren muinera joz publikoa giro poetiko eta iradokitzailean murgiltzeagatik.
Kale Ikuskizunik onenaren saria Compagnie Les Mobilettes taldearen “Café Frappé!” lanarentzat, itxurazko soiltasunez espazio publikoarekin elkarrizketa sortu, eta ikusleekin benetan bat egitea lortzeagatik.
Artista/ikuskizun berri onenari saria Paula Quintanarentzat “Latente” lanagatik, dantza eta antzerkia uztartzeko erakutsitako heldutasunagatik eta proiekzio aukera handiak dituen ikuskizun borobila sortzeagatik.
Zorionak guztioi!!