Gaur, maiatzak 18, igandea 14:00etan ezagutzera eman du Umore Azoka 2014ko epaimahaiak aurtengo sarituak.
Parte hartzen duten konpainia guztietatik, arte eszenikoetan adituak diren epaimahaiak aurtengo lanik onenak aukeratuko ditu Umore Azoka Sariak emateko:
Umore Azoka saria ikuskizun onenari, Umore Azoka saria Euskadiko ikuskizun onenari eta gehitu diren Publiko guztientzako Umorezko Ikuskizun Oneari Saria
eta Artista edo ikuskizun Berri Onenari Saria, garaikurra eta trofeoa emateaz batera beste kultur egitarau batzuetan kontratatua izatea suposatzen dutenak.
Epaimahaia osatu dute: Marta Almirall‐ek(Bartzelonako Kultur Institutuko Festa eta Tradizioen Departamentuko Buru eta Mercé‐MAC Festivaleko Zuzendari
Artistikoa), Jordi Duran‐ek (Fira Tàrregako Zuzendari Artistikoa), Filgi Claverie‐k (Errobi Herri Elkargoko Arduraduna), Carmen Blasco‐k (Zaragoza Cultural‐eko
Egitarauen Buru) eta Carlos Gil‐ek (ARTEZ Aldizkariko Zuzendaria eta Antzerki Kritikoa).
Umore 2014ko Umore Azoka Sarituak:
Ikuskizun Onenaren Saria Manolo Alcántara‐ren ‘Rudo’ Babesik gabeko egoerak irudikatzen duen mundu poetiko eta originala sortzen duen ikuskizuna delako, ikusleen hurbiltasunezko harremanaruntz daramaten disziplina eta sentikortasun ezberdinak uztartuz.
Euskadiko Ikuskizun Onenaren Saria:
Kukai Dantza Konpainia‐ren ‘Gelajauziak’ Herri‐dantzen bilakaeratik abiatuta, mundu estetiko ezagunen garapenean aurrerapausua lortu dutelako, dimentsio unibertsaleko proiekzio artistikoa lortuz.
Sari hauek garaikurra, trofeoa eta Zaragoza Cultural egitarauan parte hartzea suposatzen dute.
2014ko Umore Azokak bi Sari berri ditu:
Publiko Guztientzako Umorezko Ikuzkizun Onenari Saria Kadavresky Compagnie de Cirque‐ren ‘L’effet escargot’ Publiko guztien barre kutsakorra sortarazten duen zirku berriaren erakusgarria izateagatik, egunerokotasunaren elementuak hartu eta akrobaziak eta malabareak egiteko lan esanguratsuak bilakatzen dituena.
Sariak MAC Festival 2014, Mercè Arts de Carrer, Bartzelonako Kale Antzerki Jaialdirik garrantzitsuenetako bat den egitarauan parte hartzea eskeintzen du.
Ikuskizun /Artista Berri Onenari Sari Berezia Skulls Co.‐en ‘Sinestesia’ Zirku, dantza esperimentala, hip hop eta kalean hazteko kode zein lengoaia berrien
fusioaren aukerak nabarmentzen duen taularatze originala proposatzen duen antzezlana delako.
Sariak konpainiaren hurrengo ikuskizunerako sormen‐erresidentzia dakar.
Communauté de Communes Errobik kudeaturik, Hameka euskarazko antzerki eta kale arteetako “fabrika” bat da, artistak erresidentzian hartzen dituena, lana
baldintza onetan egin dezaten.
Saridunen zerrenda Hortzmuga Teatroarekin osatzen da, aurten 2014ko Umore Azokako Ohorezko Saria jaso duen konpainia. Golardo honen helburua Arte
Eszenikoen inguruan lan azpimarragarria egiten duen konpainia, pertsona edo erakundea saritzea da eta azokako antolatzaileek “konpainia bizkaitarrak kale
arteen arloan murgilduta daramatzan hogeita bost urte luzeetan bizi izandako transforamazioa nabarmentzea nahi izan dute, antzerki konprometituaren aldeko
apostua eginez ume zein helduentzako kalitatezko proposamenak taularatuz”.
Gogorarazten dizuegu Umore Azokak ondorengo informazio eta komunikazio bideak
dituela:
www.umoreazoka.org
Umore Azoka APPa en Google Playn eta Apple Storen
Facebook, Twitter, Instagram