Umore Azoka Leioak, Leioako Udalak antolatutako Kaleko Artisten Azokak, bere hirugarren egunari ekingo dio bihar, larunbatean, 14 ikuskizun berrirekin, etenik gabeko programaren barruan. Programa goizean hasiko da Jordi L. Vidalen“Adventures in planet love” antzezpenarekin, eta 23:00etan amaituko da, Deabru Beltzak taldearen “Symfeuny” ikuskizun piroteknikoarekin. Aurreko jardunaldietan bezala, bihar ere sektoreko profesionalei zuzendutako jarduerak izango dira.
Nobedadeen artean, Hika Teatroaren“Tonbola”, Hortzmugaren“Bidearen amaieran” eta La Chivata Teatroren“KROSS-MIC locas historias” antzezlanak, Bilaka Kolektiboaren dantza edo Mugmus Laborategiaren“Garaiz: 60t.m” musika, La Maite Guevara, Iluya, Ganso y Cía, Lanördika, Intujai edo Oihulari Klown S.L-ren clown-a, Trocos Lucosen“Tartana” zirkuko akrobaziak eta Dramagiaren magia eta Deabru Beltzak taldearen piroteknia egongo dira.
Horrez gain, programazioa osatzeko, Nova Galega de Danzaren“Leira” dantza ikuskizuna, Enmedio eta Andrea Pazen“Fancy Fence” antzezlana eta Arawakameren“Titiriscopio canalla” miniaturazko antzerkia, Nacho Vilar eta Yllanaren“Glubs” umorea eta La Industria Teatreraren clown-a; eta baita Ukrainako Dekruren“Anime leggere” eta Trocos Lucosen “Tartana” zirku ikuskizunak ere.
“Paisajes Escénicos” liburuaren aurkezpena
Profesionalentzako jarduera paraleloen artean, larunbat honetan Manuel V. Vilanovak Kaleko Arteen historia biltzen duen eta “bere balio artistikoaren aldarrikapena” izan gura duen “Paisajes Escenicos” liburua aurkeztukodu. Ekitaldia 16:30ean hasiko da Artekale Gunean. Aldez aurretik, 13:00etan, Isabel Fernándezek eta Pau Llacunak egindako “COFAEkokide diren Antzerki Azoketan egiaztatutako erakunde profesionalen bertaratzeen eta mugikortasunaren azterlana” txostena aurkeztuko da.
Ostiralean egin zen Plazaratu I topaketaren jarraipen gisa, 10:00etatik 12:30era, Kultur Leioako Aretoetan konpainien eta programatzaileen arteko Plazaratu II topaketak izango dira. 11:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 17:30era, Artekale Guneak sektoreko profesionalentzako lan-espazio gisa funtzionatuko du.