“ROTONDA CIRCUS”
Animalien eta pertsonen migrazio handiak liluragarriak, ikusgarriak eta, batzuetan, misteriotsuak dira. Migrazio horien artean, nire amamarena dago, baita itsaso-dortokena ere, zeinek milaka kilometro bidaiatzen baitute itsasoan eta lurrean zehar, eta 25 urte ondoren, jaiotokira bueltatzen baitira errutera edo hiltzera.
“Jaioterrira bueltatzen zarenean eta ikusten duzunean jaiotokiko lur zati txiki bat, ibilgailuz inguratutako babesgune bat, gure memoria irentsi duen biribilgune zati bat geratzen dela soilik, bi aukera dituzu: penaz hil edo dantzan hasi eta biribilgune hori gure azken dantzarako pista bihurtu”. Ada, 82 urte.