1. Deialdian izena eman duten konpainiak
Izena emateko eskaera egin duten konpainiek mezu elektroniko bat jasoko dute inprimaki txiki batekin, eta bertan konpainiaren izena eta data berrietako erabilgarritasuna baino ez dute adierazi beharko. Galdetegi honi erantzuteko epe berria azaroaren 29tik abenduaren 8ra izango da.
Erantzunik jaso ezean, ulertuko dugu ezinezkoa zaiela deialdi berrira joatea. Hala ere, epea amaitutakoan, erantzun ez duten konpainiekin harremanetan jarriko gara telefonoz.
2. Deialdian izena eman ez duten konpainiak, eta orain izena eman nahi dutenak
Deialdi berri honetan izena eman nahi duten konpainiek azaroaren 29tik abenduaren 8ra arte izango dute eskuragarri Umore Azokan parte hartzeko eskaera
webgunean.