Umore Azokaren baitan konpainia parte hartzeileen formakuntza eta hedapena ahalbidetuko duen ikastaro berezia antolatu dute datorren maiatzaren 8an Kultur Leioan ‘Igogailuan norbere burua saltzeko ikastaroa’ izenburupean. Aurretik, datorren apirilaren 29an, Pierre Berthelotek, Generik Vapeur konpainia frantziarraren zuzendariak, ‘Kalean antzezteko idaztea’-ri buruzko ikastaroa eskeiniko du.
‘Igogailuan norbere burua saltzeko’ Ikastaroak enpresetako estrategiak bereganatu eta arte martxan jartzea du xede. Ingelesez ‘Elevator Pitch’ bezala ezagutzen den baliabidearen helburua, erosle potentzial baten arreta eta interesa oso denbora laburrean bereganatzea da, 118 segundutan, igoigailu baten bidaiak dirauena. Proietkuak aurkezteko eta saltzeko estrategia ezagunenetariko bat dugu hau. Bertan interesdunak diskurtso argia egin behar du, laburra, erakargarria, erosle potentzial bat konbetzitzeko beste.
Ekoizlea, proiektu-kudeatzailea eta Fira Tàrregako Nazioarteko Hedapen Arloko buru den Mike Ribaltak gidatuko duen ikastaroak bi zati ditu. Teorikoan, errealitatea aztertuko da, aukera ezberdinak aztertuz eta pitching ariketarako sarrera egingo da, ariketa zertan datzan azalduz. Alde praktikoan, parte hartzaileek binaka jarri eta diskurtsoa egingo dute, hau da pitching ariketa bera, ostean denen artean ikusitakoa aztertuz.
Tailerraren helburua saltzeko teknikak ezagutarazi eta konpainietako saltzaileei errekutsoak eta tresna berriak ematea izango da, benetako eredu eta egindako ariketen azterketatik abiatuta.
Maiatzaren 8an, Kultur Leioan, eguerdiko 12:00etik 14:00etara aurreikusita dagoen ‘Igogailuan norbere burua saltzeko’ tailerra COFAE, Coordinadora de Ferias de Artes Escénicas-ek eta INAEM, Ministerio de Educación, Cultura y Deporte-k antolatuta dago eta Umore Azokan programatuta dauden konpainiek parte hartzeko lehentasuna izango dute.
Kaleko lanetarako dramaturgia ikastaroa
Formakuntzara zuzenduriko bestelako ihardueretako bat ‘Kalean antzezteko idaztea’ izeneko tailerra dugu, datorren apirilak 29an izango da Kultur Leioan, kaleko ikuskizunen idazketari buruzkoa, Generik Vapeur konpainia frantziarreko zuzendaria den Pierre Berthelotek gidatua. “Kalean antzezteko idaztea” titulupean, alderdi teorikoa eta praktikoa jorratuko dituzte partehartzaileek, ikaslego eta hizlaria elkarrekin, Euskadin eta Estatuan kale arteek bizi duten unea islatu asmoz. Horrez gain, Frantzian eskuragarri dituzten errekurtso eta metodoen ikuspegi praktikoa ere landuko dute.