“Geure(R)a”
Geure(R)a naturaren, poesiaren, dantzaren eta bideo mapping-aren arteko elkarrizketa planteatzen duen ikuskizuna da. Juantxo Zeberioren musikak, Toti Martínez de Lezearen bertsoek eta Paco Gramajeren proiekzio animatuek aberastu egiten dute hiru dantzarik egindako koreografia esekia.
Naturako paisai ezberdinetan sorkuntza koreografikoa egin ondoren, dantza bertikala hiriko agertokian bideo mappingaren teknikarekin bat egiten da, ikuskizunaren eszenografia bakar gisa funtzionatuz.
Geure(R)aren lehen helburua, prozesuan ordenatuta, arte-diziplina desberdinak sormenezko ikerketa gisa elkarrekin bizitzea da. Dantza, poesia, bideo mapping-a eta musika.
Helburu nagusia euskal kulturaren sorgiñen iruditeria eta istorioak ikusarazten eta berreskuratzen laguntzea da, helburu hori errealitate batean oinarrituz: istorio horiek desagertzen ari dira. “Hurbilean” naturara, esentziara hainbeste hurbiltzen gaituzten istorio horiek ari direla ahazten sentitzen dugu. Zentzu horretan, helburu garrantzitsu bat kontzientzia hartzeko espazio bat sortzea da, non natura erdigune gisa jartzen den eta harekin harreman osasuntsu batera itzultzea proposatzen den.
Geurea Geure(R)a, Geurean zintzilik.
Nortzuk dira gaur egungo sorgiñak?