Gaur da profesionalentzat XVI. Umore Azokan izen emateko azken eguna. Azokako webgunean daude bete beharreko guztiak, eta gaur bukatzen da haiek bete ahal izateko epea. Hemen klik egin edo jo www.umoreazoka.org orrialdera.
Maiatzaren 21etik 24ra 50 konpainia izango dira Leioan. Haietako 22k estreinaldia eskainiko dute, eta estatu mailako 8 aurkezpen ere izango dira. Profesional sorta gerturatuko dela ere espero du antolakuntzak. Izan ere, kale arteen sektorearen ekonomia bultzatzeko ahalegin berezia egiten du azokak urtero.
Kale arteei eskainitako azoka da Leioako Umore Azoka, eta diziplina guztietako piezak eskainiko dituzte bertan izango diren konpainia eta artistek horregatik: antzerkia, zirkoa, dantza, txotxongiloak, clown-ikuskizunak, musika, magia, instalazioak… Orain egun batzuk egindako egitarauaren aurkezpenean azaldu zuen azokaren sakoneko asmoa Ana Lopez Umore Azokako zuzendariak: “Kale arteen etxe bihurtzen da Leioa lau egunez”.
Maiatzaren 21ean, 22an, 23an eta 24an Leioan egon nahi baduzu, gaur duzu izen emateko azken eguna.