UMORE AZOKA LEIOA Kaleko Artisten Azokak “Umore Azoka 2022” sarietarako deialdia egiten du programazioan parte hartzen duten konpainiak sustatzeko. Maiatzaren 19tik 22ra izango dira, eta honako oinarri hauen arabera ebatziko dira:
OINARRIAK
- Programatuta dauden eta estreinaldia azokan bertan edo 2021eko maiatzetik Umore Azokara bitartean egiten duten konpainia guztiek parte hartu ahal izango dute.
- Azokan antzeztutako obrarekin edo obrekin parte hartuko du konpainia bakoitzak.
- Umore Azokak izendatutako epaimahaia arte eszenikoetako profesionalek eta adituek osatuko dute. Epaimahaiak programatutako ikuskizunak ikusiko ditu eta haien artean aukeratuko ditu sarituak.
- Honako sari hauek emango dira:
- Munduko gainerako lekuetako kale-ikuskizun onenaren saria
Trofeo eta diploma - Euskadiko kale-ikuskizun onenaren saria
Trofeo eta diploma
- Munduko gainerako lekuetako kale-ikuskizun onenaren saria
- Epaimahaiak honako ebaluazio-irizpide hauek hartuko ditu kontuan: kalitate artistikoa (zuzendaritza, interpretazioa, musika, koreografia, erritmoa…), kalitate teknikoa (jantziak, eszenografia, argiak, atrezzoa, karakterizazioa, soinua, ekoizpena…), ikuskizunaren originaltasuna, sormena, berrikuntza eta erakargarritasuna.
- Era berean, epaimahaiak sari horietako edozein eman gabe uzteko eskubidea izango du. Bestalde, epaimahaiaren irizpidearen arabera, nahi adina aipamen berezi eman ahal izango ditu, baina horiek ez dute diru-zuzkidurarik izango.
- Epaimahaiaren erabakia maiatzaren 22an jakinaraziko da.
- Umore Azoka 2023 harrera-ekitaldi ofizialean egingo da sari banaketa.
- Antolatzaileek eta epaimahaiak ahalmena izango dute oinarrietan aurreikusi ez den edozein gorabehera ebazteko
- Sari hauetan parte hartzeak berarekin dakar oinarri hauek onartzea.