UMORE AZOKA 2008
Hainbat estreinaldi garrantzitsu egingo dira azoka honetan, eta berrogei konpainia baino gehiagok aurkeztuko dituzte euren ikuskizunak. Besteak beste, Frantzia, Japonia, Australia, India, Ameriketako Estatu Batuak, Argentina edo Txile bezalako leku ezberdinetatik etorritako artistak izango dira, estatuko sei erkidegotako konpainiekin batera, Leioako kaleak magia eta liluraz betetzeko arduradunak, akrobazia, zirko, musika, pailazo, antzerki eta antzekoez betetako ikuskizunak eskainita.
