ONGI ETORRIAK

Umore Azoka- Leioako Umorearen Kale Artisten Azoka arte eszenikoetako jendearen hitzordua da. Lau egunez, Leioak aukera paregabea eskaintzen du konpainiak, banatzaileak, programatzaileak eta prentsa antzerki hutsarekin batera bizitzeko. Harremanak sortzeko, ideiak elkartrukatzeko, lanak erakusteko eta emanaldiak kontratatzeko aukera, antzerkia eguneko hogeita lau orduetan bizi ahal izateko foroa.

Kaleko antzerkia ardatz dela, Umore Azokak urterik urte Euskadiko, estatuko eta atzerriko konpainia garrantzitsuak eduki ditu, obra ugari estreinatu ditu, eta aldi berean artista berriei euren lanak erakusteko aukera eman die; horri guztiari esker finkatu egin da azoka gisa. Umore Azokak fresko irauten du, beteranotasunaren eta gaztetasunaren nahasteari esker.

Zortzi urte hauetan konpainia ugari egon dira Leioan, eta ikusle ugarik ere lagundu dituzte aurkeztutako obrak euren txaloekin. Izan ere, partaidetzak gero eta hazkunde azkarragoa izan du edizio hauetan; horrela eusten dio azokak bere programazioaren kalitateari.

Aurten, ekaineko lehenengo asteko hitzorduan doi-doi, Umore Azokak barrez eta umore onez beteko ditu Leioako kaleak. Guzti-guztiok zaudete gonbidatuta!