MONUMENTUAK ETA IBILBIDEAK
Leioako biztanleek nekazaritza eta arrantza izan dute bizibide XIX. Mendera arte. Mende horretan, ibaiaren ertzetako industrializazio prozesuaren ondorioz, apurka-apurka bertakoen betiko jarduera aldatuz joan zen eta gehienbat industrian oinarritutako herri bihurtu zen.
Hala ere, oraindik ere badago baserri giroko gunerik: Ondiz, Peruri eta Elexalde, esaterako, herriko alderik interesgarrienetakoak dira.
Elexalden, udalerriaren gune nagusian, Udaletxea dago, 1891.ean eraikia; handik gertu, San Joan Bataiatzailearen eliza dago, 1526.ekoa, eta hango elizpean, XIX. Mendera arte, auzokoak batzen ziren elizateko gorabeherak aztertzeko.
Udaletxetik bertatik abiatuz, ostera atsegina egin daiteke Unibertsitatearen inguruetaraino.
Baina udalerriko beste leku interesgarri batzuetatik ostera egin gura baduzu, joan zaitez Ondiz auzora. Zelai zabalak eta zuhaitz ugari aurkituko dituzu han, mahai eta aulki eta guzti. Ibaiaren ezker aldearen ikuspegi ezin hobea ere baduzu.
Andra Mari baseliz ere, XIV. Mendekoa, han aurkituko duzu; esan beharra dago baseliza hori gotorleku gisara erabili zela karlistadetan.
Ondoko hauek ere eraikin esanguratsuak dira: Torrea, Atxuenea jauregia, Zabala etxea eta Peruri, Andikoetxe, Etxatxu, Atzene, Pikaranda, Etxebarri eta Madariarte baserriak.
- - Artaza jauregia: eraikin hau, inguruan dituen lorategiekin batera, kalitate handiko jauregia da.
- - Mendibile baserria: baserri giroko jauregia da, XIV. Mendea baino lehenagokoa, eta oso egoera onean dago..
- - Altzaga dorrea:Erdi Aroko dorretxea, Ondiz mendiskaren iparmendebaldean.
- - San Bartolome baseliza: auzokoek konponduta, zelai txiki batek inguratzen du; baserri inguruko lekua da eta jaietan giro ederra egoten da bertan.
- - Antonio Mentxakaren etxea, Gazteluetan.
JAIAK
Maiatzaren 29a. San Maximoren jaieguna, Lamiakon. Egun horretan barikuz ospatzen zen lamien legenda antzezteko ohitura (Maskarada) berreskuratu nahi da.
Ekainaren 24a. San Joan Bataiatzaile, Leioako zaindariaren jaieguna, Elexalde auzoan. Gauean egiten diren suek udako solstizioa hasi dela iragartzen dute.
Abuztuaren 24a. San Bartolomeren jaieguna,zen bereko auzoan. Zenbait ekitaldi ohikoak dira: marmitako lehiaketa, herri-kirolak, erromeriak, eta abar.
Irailaren 8a. Erremedioetako Amaren jaieguna (Ondizko Amabirgina).Ondiz auzoan ospatzen da eta jaieguna hurrengo egunean ere egiten da. Ohikoa da eta baita hurrengo domekan ere jai egitea (herri-kirolak, bakailao lehiaketa…)
Aipatutako jaiegunez gain, udal mugarteen barruan dauden auzoek ere zeinek bere jaiak ditu:
Maiatzaren 15a: San Isidro jaiak.
Abuztuaren 17a: Santimamiko jaiak
Irailaren 10a: Udondoko jaiak.
Irailaren 29a: Txoperako San Miguel jaiak.
Igo