2010/03/10 Asteazkena
hasiera / sarituak

Umore Azoka Saridunak

UMORE AZOKA 2009ko SARIDUNAK

SARIA, EUSKADIKO KALEKO IKUSKIZUN ONENARI
La Pez konpainiari, “‘El show de la Patera Rosa’ ikuskizunagatik, izan ere, egungo gizartearen gaineko gai bati buruzkoa da: immigrazioa. Gaiari sentiberatasunez eta kritikotasunez eusten dio, benetan immigrazioa jasaten duten pertsonak lagun dituela; hau da, pertsona horiek ez dira eszenatokietako profesionalak, zabaldu nahi izan dituen mezuei zinezkotasuna emateko. Gainera, partaidetzarako eta konpromisorako jolas eszenikoak proposatu ditu.
La Pez
SARIA, MUNDUKO BESTE LEKUETAKO KALEKO IKUSKIZUN ONENARI
Industrial Teatreari, “Rojo” ikuskizunagatik. Bertan, aktore-teknika, eszenaratze egokia eta ikuslearekiko espazio-harremanaren proposamena batzen dira, bai eta obra-amaierako elementu formal eta interpretazio-elementu guztietan nabarmena den dotoretasuna ere.
Rojo
AIPAMEN BEREZIA
Producciones Javier Leonik aurkeztutako ‘Maletas de ida y vuelta’ ikuskizunari; izan ere, musika, antzezpen, dantza eta zirkuaren arloetako 23 artista elkartzen dira lan honetan, Mario Benedettiren testu adierazgarriekin batera. Eszenaratzea bikaina da, bai alderdi ibiltariari dagokionez, bai alderdi estatikoari dagokionez.
Maletas de ida y vuelta