PREMIADOS UMORE AZOKA 2005
EUSKAL KONPAINIA BATEN IKUSKIZUNIK ONENA
“Biri bila”,
Lesnadies eta
El destilador de ideas konpainiena, osagai eta lengoaia eszeniko oso diferenteak modu orekatuan uztartzeko gai den proposamena izateagatik eta gainera hori modu hunkigarrian egiteagatik.
MUNDUKO BESTE LEKUETAKO IKUSKIZUNIK ONENA
Visitants,euren ekintzekin egunerokotasuna hausten eta ikusleekiko harreman aktiboa lortzen duten pertsonaia batzuek hiri-ingurunean esku har dezatela lortzeagatik.
AIPAMEN BEREZIA
"Nueva vida de José y María”,
Los Galindos konpainiarena, antzerkiaren ideiatik abiatuta eta zirkuaren teknikak erabilita poesia eszenikoa lortzen duelako.
UMORE AZOKA V. SARIA
Sari hau kaleko arte eszenikoak indartzen, sustatzen eta dinamizatzen dituzten konpainia, erakunde, etab.i ematen zaie.
Maiatzaren 27an, konpainiei, programatzaileei eta hedabideei harrera egiteko ekitaldiaren barruan, UMORE AZOKA saria eman zen. Irabazlea,
Fira al carrer de Tárrega izenekoa izan zen, irailean 25. edizioa betetzeagatik, eta Estatuan nahiz nazioartean Arte Eszenikoen egoeraren erreferentzia-gune izateagatik.
OFF LEHIAKETAKO SARIDUNAK
EUSKAL KONPAINIA BATEN IKUSKIZUNIK ONENA
"Encubando la luna-Grabitateari bueltaka”, A
zulkillas konpainiarena, ehun-tekniken lan originala eta diferentea aktore-lan onarekin konbinatuta aurkezteagatik.
MUNDUKO BESTE LEKUETAKO IKUSKIZUNIK ONENA
"La familia Rodríguez”,
Hopla Circus konpainiarena. Ikuskizun honetan bat egiten dute “bankina” izeneko teknikaren erabilera bikainak eta aktore- zein estetika-proposamen egokiak, hasieratik ikusleen partaidetza lortuta.
AIPAMEN BEREZIA
Duo Temba, denbora-tarte txiki-txiki batean bildutako poesia akrobatikoko saio dotorea izateagatik.