2010/08/01 Igandea
hasiera / sarituak

Umore Azoka Saridunak

UMORE AZOKA 2004ko SARIDUNAK

EUSKAL IKUSKIZUNIK ONENA
Gaitzerdi Teatro, “Urbe (Intervenciones urbanas)” ikuskizunarengatik. Benetako hiri-esparrua baliatu eta eremu eszeniko esanguratsu bihurtzen duen proposamen estetiko ausarta izateagatik, eta berezko estiloa daukan konpainia baten ikerketa-ibilbide luze eta argi-argiaren barruko lana izateagatik.

MUNDUKO BESTE LEKUETAKO IKUSKIZUNIK ONENA
Teatro de la Saca “führer” ikuskizunarengatik. Ikuskizun konprometitua izateagatik, gerraren aurkako mezua edukitzeagatik eta alderdi artistikoan modu eragingarrian gauzatua egoteagatik, sentsazioak eta gogoetak transmititzeko gaitasunarekin.

AIPAMEN BEREZIA
Leandre - Claire "De paseo" ikuskizunagatik; pieza laburra, sotila, delikatua eta sentikorra.

UMORE AZOKA IV. SARIA
Sari hau kaleko arte eszenikoak indartzen, sustatzen eta dinamizatzen dituzten konpainia, erakunde, etab.i ematen zaie.

Maiatzaren 29an, konpainiei, programatzaileei eta hedabideei harrera egiteko ekitaldiaren barruan, UMORE AZOKA saria eman zen. Irabazlea, zuela egun gutxi arte Euskal Herriko Unibertsitateko Errektoreorde izandako Leonardo Llorente jauna izan zen, Arte eszenikoen mundua Unibertsitatera hurbiltzeko egindako sustapen eta konpromiso-lanarengatik, programazio iraunkor, konprometitu eta ausartari eutsi baitzion.



Premiados 2004