UMORE AZOKA 2003eko SARIDUNAK
EUSKAL ANTZERKIAREN IKUSKIZUNIK ONENA
“Matraka”,
Hortzmuga konpainiarena, gerraren aurkako mezuarekin argi eta garbi koherentea den estetika batean gailu handiak, musika eta interpretazioa eta piroteknia modu ikusgarrian uztartzen dituen formatu handiko proposamenagatik.
MUNDUKO BESTE LEKUETAKO IKUSKIZUNIK ONENA
Factoría Maskaro, “Ai que em mullo!” izenburuko lanagatik. Dantza-ikuskizun honetan eguneroko benetako momentu eta egoerak jorratzen dira, eta eremu horretan ura da dantzariaren eta ikuslearen arteko lotura egiten duen osagaia. Ikuskizun freskoa, urarengatik eta ekintza hurbil-hurbilarengatik.
AIPAMEN BEREZIA
Zirkoaren Munduari buruzko Erakusketa. Herritar askok Zirkoaren historiaren berri beste ikuspuntu batetik izateko eta Euskadin diziplina artistiko horren memoriari eusten jarraitzera animatzeko balio izan zuen. Erakundeei partehartze zuzenagoa eskatzeko, errealitatea izan dadin, Zirkoaren Euskal Museoa instalatzeko leku finkoa izan dadin.
UMORE AZOKA III. SARIA
Sari hau kaleko arte eszenikoak indartzen, sustatzen eta dinamizatzen dituzten konpainia, erakunde, etab.i ematen zaie.
Maiatzaren 30ean, konpainiei, programatzaileei eta hedabideei harrera egiteko ekitaldiaren barruan, UMORE AZOKA saria eman zen. Irabazlea
Kukubiltxo Antzerki Konpainia izan zen, 25 urte betetzeagatik eta 36tik gora ikuskizun eta lankidetza eginda izateagatik, dela musika taldeekin, dela telebistako saioetan, eta hainbat antzerki-konpainiarentzat atrezzoak fabrikatzen.