2012/02/05 Igandea
hasiera / sarituak

Umore Azoka Saridunak

UMORE AZOKA 2002ko SARIDUNAK

EUSKAL ANTZERKIAREN IKUSKIZUNIK ONENA
“D.S.O”, Markeliñe Konpainiarena, indar espresibo handiko lana izateagatik, istorio mamitsua kontatzeagatik eta osagai eszenikoak erabiltzeko moduekin zirrara sortzeagatik.

MUNDUKO BESTE LEKUETAKO IKUSKIZUNIK ONENA
Boni y familia Ramírez, “Tres mejor que dos” izenburuko lanarengatik. Bertan, dela kamioi zahar bat osagai eszenografiko gisa erabiliz, dela umore adimentsua landuz, eta malabarismo, akrobazia eta trapezioko saioak gauzatzeko kalitateaz, apurka mota guztietako ikusleengana iristen den zirko berriaren joeren sintesia lortzen dute

AIPAMEN BEREZIA
Berni Brothers, kaleko eta umorezko antzerkiaren benetako izpirituaren agerpen paradigmatikoa izateagatik, lan soila, oso dinamikoa eta zailtasun tekniko handikoa eskaini zuelako, eta artisten beraien inguruabarrengatik, helbide finkorik ez daukatelako, egitura bakarra euren roulotte-a daukatelako, eta euren lanarekin mundu osoko kale eta plazetan lortzen dutenetik bizitzen direlako, alderdi artistikoan produktu txukun, sinpatiko eta atsegina eskainita.

UMORE AZOKA II. SARIA

Sari hau ematen zaie kaleko arte eszenikoak indartzen, sustatzen eta dinamizatzen dituzten konpainia, erakunde, etab.i ematen zaie.


Maiatzaren 31n, konpainiei, programatzaileei eta hedabideei harrera egiteko ekitaldiaren barruan, UMORE AZOKA saria eman zen. Irabazlea, 25 urteko ibilbidea bete zuen Eibarko Antzerki Jaialdia izan zen. Sari hori Leioako Alkateak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Zuzendariak entregatu zuten.

Premiados 2002