Leioako XVII. Umore Azokako epaimahaiak Vendaval, Philo&Jole eta Larrua konpainiak saritu ditu. “Teknika landu bati esker dramaturgia, konpromisoa, arriskua, antzerkia eta dantza orekaz batu, eta publikoaren emoziorik sakonenak pizten dituelako” saritu du Vendaval taldearen “Soif/Sed” lana Kale Ikuskizunik Onenaren Sariarekin.
Philo&Jole konpainiak Euskadiko Kale Ikuskizunik Onenaren Saria jaso du “Mr. Pichichi” obragatik, “kale arteen funtsera heltzen den pertsonaia sortu, eta umorea, inprobisazioa eta publikoarekiko harremana uztartuz inguruarekin jolasteko duen maisutasunagatik”.
Larrua konpainiarentzat izan da Artista/ikuskizun berri Onenaren Saria “Larrua” lanagatik, “break dancean eta dantza garaikidean oinarritutako lengoaia propioa eraikitzeagatik eta dantzariek lortutako batasunagatik”.
Epaimahaia
Larunbata gauean bildu ziren azken erabakia hartzeko epaimahaiko 7 kideak: Filgi Claverie (Hameka eta Lapurdiko Harri Xuri sorkuntza fabrikako arduraduna), Gerald Fannon (San Cugateko Teatre-Auditori jaialdiko arduraduna), Jordi Gaspar (Reuseko Feria de Circo Trapezi jaialdiko eta L’Estrucheko La Vela zirko egoitza zentroko arduraduna), Anna Giribet (Fira Tárrega jaialdiko programazio teknikaria), Elena Ros (Ikuskizun ekoizle eta banatzailea), Nando Piñeiro (Donostia kulturako Egia-Gasteszena-ren programatzailea), eta Javier Alcorta (Araiako Humore jaialdiko zuzendaria).