2012/05/18 Ostirala
hasiera / prentsa / albisteak

Albisteak

UMORE AZOKA - Leioako Kaleko Artisten Azokak bere burua aurkeztu du Puertollanon jokatzen ari den Gaztela-Mantxako Antzerki Azokan

Leioako Kaleko Artisten Azokak bere burua aurkeztu du gaur, apirilak 5, Puertollano eta Almodóvar del Campo herrietan (Ciudad Real) egunotan ospatzen ari den Gaztela -Mantxako Antzerki azokaren barruan. Apirilaren 4tik 6ra bitartean jokatzen den jaialdiaren egitarauan Arte Eszenikoetako laurehun profesionaletatik gorak hartzen du parte.

The wolves


Leioako Udaleko Kultura eta Gazteria Saileko zuzendaria den Ana López izan da Umore Azokaren hamabigarren edizioko egitaraua ezagutzera ematearen ardura hartu duena. Aurten aurkeztuko diren ikuskizunen artean % 40ak estreinaldia izango du Leioan, azpimarratu duenez. Eta beraz, "aurtengo afixak agertzen duen harridura sortzea" espero dute antolatzaileek, bertaratuko diren "profesional eta ikusentzuleengan". Gainera, profesionalak Umore Azokan izena ematera ere gonbidatu ditu, datorren ostiralean, apirilaren 8an, irekitzen baita horretarako aukera.

Izen emateak Leioako azokaren atarian bertan egin daitezke: www.umoreazoka.org.

INBERTSIOAREN ITZULERA
Umore Azokarekin batera, ekitaldian Lleidako Fira de Titelles eta Portugaleko Formas de Tavirako jaialdiak ere izan dira, bakoitza bere egitaraua aurkezten, baita Estatu espainiarreko Arte Eszenikoen Azoken Koordinadorako (COFAE) partaideak ere.

Azken hauek iragarri dutenez, Deustuko Unibertsitateak egin eta azokek uzten duten aztarna ekonomikoa ikertzen duen txostena eskegiko dute www.cofae.net atarian.  Aipatu txostenean, erakunde publikoek azoketan inbertitzen duten euro bakoitza arte eszenikoen sektorean zazpigatik biderkatzen dela nabarmentzen da.