2012/02/09 Osteguna
hasiera / prentsa / albisteak

Albisteak

Leioako Umore Azokaren azken txanpa

Umore Azokaren hamargarren edizioa bere azken bi egunei aurre ekingo die, gaur, larunabata, maiatzak 23an. 12.30 abiatuko da ikuskizunez beteriko eguna, ikusle guztien nahiak asetzeko adina.

Atzoko jardunaldian, hainbat estreinaldi ikusteko aukera izan genuen Leioan, eta Umore Azoka Sariak banatu egin ziren, Gaitzerdi Teatro konpainiari ‘Otsoko’ antzezlanagatik eta Cikaros & TinCan Company ‘Freaks’ ikuskizunagatik. Ane Mirenek jaso zuen ohorezko saria. Hogei urte eman ditu zirkuaren munduan, kontorsioa izanik bere disziplina nagusiena, eta gaur egun ikasitako guztia irakasle moduan jartzen du praktikan.

Gaur beste askoren artean, Kukubiltxo Anterki Taldearen bi estreinaldiak ikusteko aukera izango dugu, ‘Parrastatze’ eta ‘Morttimer’, gainera Ganso Clown & Ciak ‘Caídos del cielo’, bere bigarren ekoizpena, estreinatuko du.

Egun osoan zehar, beste batzuren artean, 1Watt, Teatro Gestual de Chile, La Industrial Teatrera, El retrete de Dorian Gray edota Teatro Meridional ikusgai izago dira.

Bihar amaituko da Umore Azokaren hamargarren edizioa, goizeko emanaldiekin, non Artea - Iniciativas de Aragón, Lagartolagarto, Bot Project, En la lona, Atropecias eta Malakaiko taldeek parte hartuko duten. Amaitzeko epaimahaiak bere erabakia hartuko du, hamargarren edizio honetan talde sarituak nortzuk diren ezagutaraziz.