Ane Miren izan da saritua IX Umore Azoka sariarekin
Gaur maiatzak 22, ostirala, 14:00etan, Mendibile Jauregian-Txakolineko Museoan, agur ekitaldia izan da UMORE AZOKAN parte hartuko duten konpainia, profesional, babesle, laguntzaile eta komunikabidekin. Horrez gain, UMORE AZOKA 2008 saria eta Umore Azokaren aurreko edizioko sariak eman dira. Ekitaldia Eneko Arruabarrenak (Leioako Alkatea) gidatu du.
Urtero bezala Saria banatu da. Sari hori kaleko arte eszenikoak indartu, sustatu eta dinamizatzen dituzten konpainia, erakunde eta/edo pertsonei eman zaie, zuzeneko ikuskizunen sektore honekiko konpromisoari eusten diotelako. 2009ko edizioan saritua izan da Ane Miren, zirkoaren munduan ibili den artista, konkretuki kontorsioan espezializatu dena. Bere mugimenduekin musika egitea lortu duen pertsona da, Kataluniako Antzoki Nazionalean estreiantu duen artista eta orain berak ikasitakoak besteekin konpartitzen diardu.
Pasa den urteko irabazleek ere gaur jaso dituzte sariak:
IX. saria KALEKO IKUSKIZUN ONENARI.
- - CIKAROS & TINCAN COMPANY konpainiak jaso du, “Freaks” lanari esker. Zirko garaikidean oinarritutzen den ikuskizun honetan teknika eta dramaturgiaren egitura dibertigarria eszenaratzean saiatzen dira, artista bakoitzak bere kualitate zein kalitatea erakutsiz.
IX. saria EUSKADIKO KALEKO IKUSKIZUN ONENARI.
-
- GAITZERDI TEATRO konpainiari, ‘Otsoko’ lanarengatik. bere alde estetiko eta interpretatiboa orekatuz proposamen integrala delako eta eraldagarriak diren elementu eszenikoak ezinhobe erabiltzen dituelako.
Bestalde, Leioako Udalak Umore Azoka gauzatzeko laguntzen duten erakunde zein enpresa guztiei eskerrak eman nahi izan die, barne, INAEM, UPV/EHU, Euskaltel, BBK, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza daude.