2012/02/05 Igandea
hasiera / prentsa / albisteak

Albisteak

Leioako Umore Azokak aurrera egiten du estreinaldiekin, Umore Azoka Sariekin eta ikuskizun askorekin

Umore Azokaren hamargarren edizioa aurrera egingo du gaur, maiatzak 22 ostirala, non estreinaldiak protagonista izango diren. Bestalde, Umore Azoka Sariak banatuko dira, urtero bezala, artistei harrera ekitaldian

Estreinaldiak dira nagusi gaurko agendan, gehienak Euskal konpainienak izanik. Lehen aldiz aurkeztuko dute Ados Teatroa bere zentzumenei zuzendutako instalazioa ‘Emotikon’; Kukai dantza taldeak ‘Soka’n egiten duen nahasketa soka dantza eta dantza garaikidearen artean; zirkua eta klowna ere kalera ateratzen dira ‘On egin mon amour’ Teatro Salitreren ikuskizunean eta ‘Argotu’ Debote Enbote taldearen proposamenean; eta kritika soziala umorez beteta Trapu Zaharrak aurkeztuko duen ‘¡Vaya ganga!’ muntaian, eta La Pez taldearen ‘El show de la patera rosa’ ikuskizunean.

Eguerdiko ordu bietan, abiatuko da Umore Azoka Sarien ekitaldia non iazko irabazleek eurek sariak jasoko dituzten: Gaitzerdi ‘Otsoko’ ikuskizunagatik eta Cikaros & TinCan Company ‘Freaks’ ikuskizunagatik. Gainera ohorezko saria banatuko da, arratsaldeko ordu bietararte sekretupean mantenduko dena.

Bihar, maiatzak 23 larunbata, 12.30tan hasiko da hirugarren jardunaldia, non Kukubiltxo Antzerki Taldeak estreinatuko dituen bere bi ikuskizunak, ‘Parrastatze’ eta ‘Morttimer’ eta Ganso Clown & Ciak, klowna oinarriz, aurkeztuko du lehen aldiz ‘Caídos del cielo’. Larunabatan ikusgai izango dira Teatro Meridional taldearen ‘Camping’, Nacho Vilar Produccionesen ‘Business Class’ edota La Industrial Teatrearen ‘Rojo’.

Gainera lau egun hauetan eta ekainaren 28rarte zabalik egongo da Marcel-lí Antúnezen 9 lanez osatutako exposaketa, Kultur Leioako Erakusketa gelan.