2012/05/18 Ostirala
hasiera / prentsa / albisteak

Albisteak

Umore Azoka: nazioarteko erakusleihoa

Umore Azoka nazioarteko erakusleihoa dugu, eta bertan bistaratzen diren ikuskizunak Euskal Herriko toki ezberdinetatik, Estatutik eta Nazioartetik izena eman duten 150 programatzaile kultural eta profesionalei ezagutzera ematea du helburu nagusienetariko bat, ikusi ostean baloratu ditzaten eta ondorioz, beren hirietako jaialdi eta egitarauetara eraman ditzaten.

noticia12


Umore Azokak beraz, ikusentzulegoari egitarau berritzaile batez gozatzea ahalbidetzen dio, eta aldi berean arlo komertziala jorratzen du, euskal konpainiak atzerriratu daitezen aukera ematen duelarik, nazioarteko konpainiek beren lanak gurean ematen dituzten modu berean. Kaleko artista diren heinean, Umore Azokan parte hartzen dutenen adierazbide nagusia umorea eta emozioa dira, gehienetan keinu eta gorputz mugimenduen bidez adieraziak, ikuskizun bisualetan.

Dantza, zirko, musika emankizun, animazio eta instalazioak jasotzen ditu Azokak, baita testudun antzerkia ere, euskaraz zein gazteleraz.