2010/09/04 Larunbata
hasiera / prentsa / albisteak

Albisteak

Mingoteren laurogeita hamar urteak ospatzen dituen erakusketa Leioara dator

Ekimen honek heltzear dagoen Umore Azokaren egitaraua zabalduko du.

Maiatzaren 7an zabalduko da Kultur Leioan erakusketa berria, Antonio Mingote marrazkilariaren inguruan sortua. Maiatzaren 20tik 23ra bitartean ospatuko den Umore Azokako bisitariek, mende erdi luzez prentsan egunerokotasuna bere marrazkiekin aztertu izan duen artistari bere lagunek eginiko omenaldia ezagutzeko aukera izango dute. [+]

   

SARIAK X. UMORE AZOKA – Leioako Kaleko Artisten Azoka

SARIA, EUSKADIKO KALEKO IKUSKIZUN ONENARI:
La Pez konpainiari, ‘El show de la Patera Rosa’ ikuskizunagatik

SARIA, MUNDUKO BESTE LEKUETAKO KALEKO IKUSKIZUN ONENARI:
Industrial teatrerari, “Rojo” ikuskizunagatik

AIPAMEN BEREZIA
Producciones Javier Leonik aurkeztutako ‘Maletas de ida y vuelta’ ikuskizunari [+]


Leioako Umore Azokaren azken txanpa

Umore Azokaren hamargarren edizioa bere azken bi egunei aurre ekingo die, gaur, larunabata, maiatzak 23an. 12.30 abiatuko da ikuskizunez beteriko eguna, ikusle guztien nahiak asetzeko adina.

Atzoko jardunaldian, hainbat estreinaldi ikusteko aukera izan genuen Leioan, eta Umore Azoka Sariak banatu egin ziren, Gaitzerdi Teatro konpainiari ‘Otsoko’ antzezlanagatik eta Cikaros & TinCan Company ‘Freaks’ ikuskizunagatik. Ane Mirenek jaso zuen ohorezko saria. Hogei urte eman ditu zirkuaren munduan, kontorsioa izanik bere disziplina nagusiena, eta gaur egun ikasitako guztia irakasle moduan jartzen du praktikan. [+]


Ane Miren izan da saritua IX Umore Azoka sariarekin

Gaur maiatzak 22, ostirala, 14:00etan, Mendibile Jauregian-Txakolineko Museoan, agur ekitaldia izan da UMORE AZOKAN parte hartuko duten konpainia, profesional, babesle, laguntzaile eta komunikabidekin. Horrez gain, UMORE AZOKA 2008 saria eta Umore Azokaren aurreko edizioko sariak eman dira. Ekitaldia Eneko Arruabarrenak (Leioako Alkatea) gidatu du.

Urtero bezala Saria banatu da. Sari hori kaleko arte eszenikoak indartu, sustatu eta dinamizatzen dituzten konpainia, erakunde eta/edo pertsonei eman zaie, zuzeneko ikuskizunen sektore honekiko konpromisoari eusten diotelako. 2009ko edizioan saritua izan da Ane Miren, zirkoaren munduan ibili den artista, konkretuki kontorsioan espezializatu dena. Bere mugimenduekin musika egitea lortu duen pertsona da, Kataluniako Antzoki Nazionalean estreiantu duen artista eta orain berak ikasitakoak besteekin konpartitzen diardu. [+]


Leioako Umore Azokak aurrera egiten du estreinaldiekin, Umore Azoka Sariekin eta ikuskizun askorekin

Umore Azokaren hamargarren edizioa aurrera egingo du gaur, maiatzak 22 ostirala, non estreinaldiak protagonista izango diren. Bestalde, Umore Azoka Sariak banatuko dira, urtero bezala, artistei harrera ekitaldian

Estreinaldiak dira nagusi gaurko agendan, gehienak Euskal konpainienak izanik. Lehen aldiz aurkeztuko dute Ados Teatroa bere zentzumenei zuzendutako instalazioa ‘Emotikon’; Kukai dantza taldeak ‘Soka’n egiten duen nahasketa soka dantza eta dantza garaikidearen artean; zirkua eta klowna ere kalera ateratzen dira ‘On egin mon amour’ Teatro Salitreren ikuskizunean eta ‘Argotu’ Debote Enbote taldearen proposamenean; eta kritika soziala umorez beteta Trapu Zaharrak aurkeztuko duen ‘¡Vaya ganga!’ muntaian, eta La Pez taldearen ‘El show de la patera rosa’ ikuskizunean. [+]


Leioako Umore Azokak, hamar urte Kaleko Arteen Erreferentea izaten

Leioako Udaleko Alkatea den Eneko Arruabarrenak eta Leioako Udaleko Kultura Sailako arduraduna den Ana Lópezek Umore Azoka-Leioako Umorearen Kale Artisten Azokaren hamargarren edizioa aurkeztu dute gaur Bilboko Ertzilla Hotelean burutu den prentsaurrekoan. Bertan, maiatzaren 21a eta 24a bitartean burutuko den edizio honen xehetasunak ezagutarazi dituzte. Leioak lau egun hauetan, publikoak, konpainiak, banatzaileak, programatzaileak eta prentsa antzerkiarekin batera bizitzeko aukera paregabea eskaintzen du.

Eneko Arruabarrenaren esanetan, “hamargarren edizio honek kaleko artistei euren egunerokotasunean laguntzea du xede, proposamen artistikoen kontratazioa eragiten duen erakusleiho bilakatuz eta kaleko arteen garapen industriala bultzatuz, aretoetatik kanpo erakusten diren arte eszenikoen egoeraren isla bihurtuz, baina baita ere, eta publikoari dagokionez, sorpresa eta dibertsioa eskaintzeko asmoz”.

Jaialdia sustatu eta erreferente bihurtu duten elementuak bi direla aspimarratu du Arruabarrenak: “konpainiak, mugarik gabeko hizkuntza lantzen duten artistek eta ikuslegoa, pasa den urtean 40.000 kopurua gaindituz”. [+]


Clowna oinarri duten hamar ikuskizun aurkezten ditu Leioako Umore Azokak

Leioako Umore Azokaren hamargarren urteurrena betetzen den edizio berri honetan parte hartuko duten 49 taldeen artean bederatzik clownean oinarritutako 10 ikuskizun aurkeztuko dituzte –bederatzi kalean eta bat antzokian- guztiek barrea lagun dutela.

Disziplina hau beste modalitate batzuekin ere uztertzen da, adibidez, La Industrial Teatreraren “Rojo” ikuskizuna non zirkuak ere garrantzi handia duen. Ametsak egi bilakatzen diren proposamen honek Palau i Fabreren poema baten eta Shaun Tanen ‘El árbol rojo’n du abiapuntu eta oinarria.

Jatorria argentinan duen Nanny Cogorno pailazoa, Castellonetik dator, “Lunatik” proposamenaren estreinaldia aurkezteko eta munduan dauden “eroei” omenaldi aparta eskaintzeko xedez. Hiru talde euskaldun, hiru estreinaldiren protagonistak izango dira, guztiek clown teknikan oinarritutako lanak eskainiz.

Aurten ere Ganso Clown y Ciak ikuskizun berria estreinatuko du Umore Azokan. Pasa den urtean ‘Renato’ pertsonaia aurkeztu eta gero, oraingoan “Caídos del cielo” proposamenarekin clowna eta poesia izango ditu lagun.

Kukubiltxo Antzerki Taldeak berriz, “Mortimer”en estreinaldia eskeiniko du –konpainiak bi proposamen aurkeztuko ditu Leioako Umore Azokan-. Aritza Rodriguezek sortu eta antzezten duen helduei zuzendutako umorez beteriko bakarrizketa.

Azken euskal estreinua, Teatro Salitreren eskutik helduko da eta kaleak magiaz, barrez eta janari gozoz beteko dituzte, Chef berezi baten esku dakarten “On egin mon amour” ikuskizunarekin. Atzerritik hamabi taldek hartuko dute parte eta hauen artean, Elliot, Teatro Gestual de Chile, 1Watt eta Sivouplaitek clowna ardatz duten antzezlanak aurkeztuko dituzte. Japonetik, Sivouplait mimo bikoteak “Silences Amusants” lana aurkezten du irudimenaren bidez bidai bat egiteko gonbidapena luzatuz.

Bestalde, Teatro Gestual de Chilek bi ikuskizun aurkeztuko ditu kalean: lehenengoa, “Su-Seso Taladro”, ikuskizun azkarra bezain dibertigarria da. “Fisura-dos” lanak berriz Murmullo eta Metralleta pertsonaiak aurkezten ditu kaleen jabe egingo diren bi pertsonai xelebre.

Hiriaren estruktura eta aukera ezberdinez baliatzen da Pierre Pilate, 1Watt talde belgikarraren partaidea, “En perfecto estado de marcha” ikuskizunean.

Azken ikuskizuna, Elliot belgikarraren “Rock Comedy Show” izango da, parrea eta umorea lagun, Kultur Leioako Auditoriumean izango du hitzordua ikuslegoak, maiatzaren 23an.


49 taldek 55 antzezlan aurkeztuko dituzte 2009ko Umore Azokan - Leioako Kaleko Artisten Azoka

Hamargarren edizio honetan, 18 ikuskizun estreinatuko dira


Maiatzaren 21etik 24ra bitartean Leioako plaza eta kaleak Antzerkiaren adierazpen guztiekin beteko dira: txotxongiloak, zirkua, kalejirak, umorea, musika eta malabareak.

Edizio berri honetan, Leioako Kaleko Artisten Azokak Euskal Herriko 17 konpainia, Estatu espainoleko 20 eta nazioarteko beste 12 talde bilduko ditu, antolatzaileek jasotako 470 proiektuetatik aukeratuak. Lau egun hauetan, 55 antzezlan ikusteko aukera izango da horien artean 18 estreinaldiak izango dira, profesional zein ikuslego orokorrari aparteko jaialdi batekin gozatzeko aukera eskainiz.

Euskal Herriko 13, Estatu espainoleko 3 eta nazioarteko 2 izango dira Umore Azoka - Leioako Kaleko Artisten Azoka lehenengo aldiz aurkeztuko diren ikuskizunen jatorria. Aipatu baita ere, zazpi lanen ekozipenean Leioako Kaleko Artisten Azokak kolaboratu duela.

Amets, ilusio eta pasioz beteriko hitzordua
Leioako Kaleko Artisten Azoka, Leioako Udaleko Kultura Sailak antolatzen du, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Kultura Ministerioaren laguntzarekin. Leioak, lau egunez, antzerkiarekin batera bizitzeko aukera paregabea eskaintzen du. Harremanak sortzeko, ideiak elkartrukatzeko, lanak erakusteko eta emanaldiak kontratatzeko aukera, antzerkia eguneko hogeita lau orduetan bizi ahal izateko foroa.

Kaleko antzerkia ardatz dela, Umore Azokak urterik urte Euskadiko, Estatuko eta atzerriko konpainia garrantzitsuak ekarri ohi ditu gurera, obra ugari estreinatuz eta, aldi berean, artista berriei euren lanak erakusteko aukera emanez; horri guztiari esker, azoka gisa finkatu egin da.

Umore Azokak - Leioako Kaleko Artisten Azoka fresko irauten du, beteranotasunaren eta gaztetasunaren nahasteari esker. Leioako Kaleko Artisten Azoka, COFAE - Estatu Espainoleko Arte Eszenikoen Ferien Koordinakundearen kide da.


18 ikuskizunen estreinaldiak Umore Azoka - Leioako Kaleko Artisten Azoka hamargarren urteurrena ospatzeko

Azokak zazpi lanen ekoizpenean kolaboratu du


Leioako Kaleko Artisten Azokak hamar urte betetzen ditu eta ospatzeko, kalea eta plazak umorez eta antzerkiz beteko dira maiatzaren 21etik 24ra.

Edizio berri honetan, Leioako Kaleko Artisten Azokak hamar urte betetzen ditu eta 49 konpainiaz osatutako programazioa aurkezten du, non 55 lan ikusteko aukera izango den. Lau egun hauetan, 18 ikuskizunen estreinaldiak ikusteko aukera ere izango da, pasa den urteko kopurua handituz. Umore Azokak ere zazpi lanen ekoizpenean kolaboratu du.

Estreinaldien artean, hamabi euskal taldek hamahiru antzezlan aurkeztuko dituzte: Ganso & Cia, ‘Caídos del cielo’; Trapu Zaharra, ‘¡Vaya ganga!’; Ados Teatroa, ‘Emotikon’; Pikor Teatro, ‘Ellas bailan solas’; Los del tercero, ‘Voces en el parque’; Atropecias, ‘Echadas a la mar’; Kukai Dantza Taldea, ‘Soka/The Rope’; Teatro Salitre, ‘On egin mon amour’; Debote Enbote, ‘Argotu’; La Pez, ‘El show de la patera rosa’; Jon Zabal, ‘Pensamientos encontrados’ eta Kukubiltxo Antzerki Taldearen bi antzezlan, ‘Morttimer’ eta ‘El derecho al derroche’.

Estatu espainoletik hiru estreinaldi iritsiko zaizkigu: Castellonetik Nanny Cogornoren ‘Lunatik’; Gaztela eta Leonetik Musical Sporten‘El buhonero’ eta La Residual-Toni Villa katalanen ‘Eco juegos’. Gainera, Circo Efímero konpainiak ‘IRRSSC’ antzezlanaren aurre-estreinaldia eskainiko du.

Nazioarteko 12 konpainia ezagutzeko aukera ere izango da Leioan, eta hauen artean biren estreinaldiak: Cia Zindare frantsesen ‘La vuelta’ eta Le Botrio belgikarren ‘Rhythm & Beast’.

Aipatu baita ere Leioako Kaleko Artisten Azokak Euskal Herriko sei talderen lanen ekoizpenean kolaboratu duela: Ganso & Cia, Kukubiltxo Antzerki Taldea, Ados Teatroa, Pikor Teatro eta Kukai Dantza Taldea; eta baita kaleko antzerkian Teatro Meridional taldeak egindako lehen lanaren ekoizpenean, ‘Camping’.

Umore Azoka - Leioako Kaleko Artisten Azokak eskaintzen dituen ikuskizunez gain, beste zenbait ere izango dira, Kaleko Arteen inguruko Jardunaldiak edota Umore Azoka sarien banaketa besteak beste.