KONPAINIA / ARTISTAK - IZENA EMATEKO ESKABIDE-ORRIA
OHAR GARRANTZITSUAK:
- Plaza-kopurua mugatua da, eta, beraz, izen-ematea jasotako fitxen ordenaren arabera egingo da. Hotelaren esleipena leku libreak egoteak eta antolakuntza orokorraren irizpideek baldintzatuko dute.
- Bertaratutako profesionalek hau ordainduko dute:
- Gela bikoitza gosariarekin: 30 € pertsonako eta eguneko.
- Banako gela gosariarekin: 55 € pertsonako eta eguneko.
Ordainketa hori esleitutako hotelaren harrera-lekuan egingo da, bertara heltzean.
- Azokak honako hauek emango ditu:
- Ostatu-gastuen zati bat.
- Janari-gastuen %100.
- Akreditazioak eta barruko ikuskizunetarako sarrerak, aurretiaz erreserbatzen badira.
- Internetera doan sartzeko guneak, wifi ordenagailu eramangarrien zerbitzuarekin.
- Topaketa-gunerako sarrera.
- Gonbidatutako erakunde bakoitza pertsona bakarrak ordezkatu ahal izango du. Pertsona gehiago badatoz, pertsona horiek euren ostatu-gastu guztiak ordaindu beharko dituzte, eta horien izen-emateak orri ezberdinetan egin beharko dira.
- Sakelako telefono-zenbaki bat jartzea iradokitzen dugu, behar izanez gero harremana berehalakoa izan dadin.
- Adierazitako egunetan ez bazatozte, mesedez eskatzen dizuegu aurretiaz abisatzeko Azokako bulegoari.
- Eskabide hau 2010ko maiatzaren 7a baino lehen bidali beharko da.
- Umore Azokan izena emateko fitxa jasotzean, Antolakuntzak fitxa hori jaso duela berresteko mezu elektronikoa bidaliko du; mezu hori jasotzen ez baduzue, mesedez jar zaitezte gurekin harremanetan (telefonoa: 94 607 25 70).
IZENA EMATEKO FITXA 2010ko maiatzaren 7a BAINO LEHEN BIDALI