2012/05/18 Ostirala
hasiera / egitaraua / konpainiak / GUIRIGAI TEATRO

Umore Azoka 2011

GUIRIGAI TEATRO

"Camino del paraíso" (Estreinaldia)
Antzerkia
Extremadura

Panurgo fraide santu eskale alai eta mozkorrak bere etorreraren berri ematen die pertsona onei erromes-eltzekari ezaguna prestatzeko guztien aurrean.

Horretarako, limosna-eske ibiliko da eta ikusleen laguntza eskatuko du, jakien eta ardoen bitartez eman beharrekoa; trukean, barkamenak irabaziko dituzte, baita paradisuan leku bat ere.

Haren ostean, Sacamuelas Monipodio lotsagabe eta bizia iritsiko da bere kopla satirikoekin, edabe salbatzaileekin, kirurgiarako tresnekin eta gaitzak arintzeko, hezurrak zuzentzeko eta garezurrak trepanatzeko sekretu anitzekin.

Zalaparta alaiarekin bat egingo du Ines de los Vivos lurrin-egileak; gortesaua, edertasunaren sorgina, misterioen eta betiko gazteriarekin lotutako arteen maisua da bera.

Gure bidaiari berritsuak elkarrekin lehian ari dira, arimentzat eta gorputzentzat aringarri izan nahian. Guztia baliagarria da eltzekaria saltzeko eta prestatzeko: isekak, jolasak, sedukzioak, itunak...

ORDEZKARIA

GUIRIGAI TEATRO, S.L.
Rocío Pindado
Alameda San Mamés, 37 - 8º Dpto, 3
48010 Bilbao
(BIZKAIA)
telefono +34 944 100 798
móvil +34 635 708 999
Fax +34 944 440 075
portal71@portal71.com

guirigai