2012/02/11 Larunbata
hasiera / egitaraua / konpainiak / SAMARKANDA TEATRO

Umore Azoka 2010

SAMARKANDA TEATRO

"Adiós Tierra" (Estreinaldia)
Antzerkia
Extremadura

Milaka pertsona biltzen da udan mundu osoko hondartzetan eta, itsasoak dakartzan latak euren oinetaraino heltzen badira ere, toallaren estiloak bikiniarekin bat egiten badu, lasai dabiltza.

Ez dakit zein herrira ez da urik iristen; itxura denez, ibaia lehortu zaie. Baina bost edo sei garbigailu-karga jarri ahal baditut eta egunero bainu erlaxagarri bat hartu ahal badut, ez da ezertxo ere gertatzen. Eguzki erradiazioak eta planetaren berokuntza ez daude hain gaizki, horrela, UVA izpitan diru gutxiago gastatuko baitugu. Izan ere, krisiaren erruz, bizitza nahiko zaila da.

Gizakia berandu agertu zen, Jainkoari esker, Lurraren historian; baina, bere gaitasun fisikoen eta adimen-ahalmenen bitartez, berehala egin zion eraso eta egokitu egin zuen bere beharretara moldatzeko. Gizakiak garapenarekin lotuta izandako ideia argi guztiek eragin izugarria daukate ingurumenean eta hark berehala galtzen du bizitza sustatzeko daukan gaitasuna.

Ba al da bizitzeko behar duen oro suntsitzen duen eta "ezer ez dela gertatzen" uste duen beste izakirik?

Izan ere, Lurra hilzorian dago. Lurra hilzorian al dago? Tira, nik bizirik jarraitzen badut, behintzat, ez dago arazorik!



ORDEZKARIA

SAMARKANDA TEATRO S.L.
Jose Recio
Luis Ramirez Dópido 19
06200 Almendralejo
(BADAJOZ)
telefono +34 924 660 083
móvil +34 667 402 498
samarkanda@samarkandateatro.com
www.samarkandateatro.com

samarkada