SACUDE
"Falso giro 2"
Dantza
Katalunia
Zenbaitetan, hurrengo geltokia zure geltokia izatea nahi duzu. Beste batzuetan, zure geltokia sekula ez iristea nahiko zenuke.
Zenbaitetan, zure musikarekin jarraitu eta gainerakoak euren helmugara nola iristen diren ikusi nahi duzu, nola sartzen diren, nola irteten diren eta nola jarraitzen dioten euren bideari. Milaka pertsona igaroko dira, ziurrenik, zure aurretik bizian behin.
Gu, geure geltokira iritsi nahi ez dugunean, Sacu eta Mica bihurtzen gara. Izaki horiek gure irudimena askatzen dute, baita gu geu ere.
Une horretan, norabiderik gabe, mundu etereo batean sartuko gara, atmosferarik gabeko mundu espazial batean eta, bertan, askatasun osoz mugituko gara, une bakoitzeko ongizatea sentitzeko. Beti nahi izan dugun lekura helduko gara. Edozer egiteko aukera izango dugu. Sacurekin eta Micarekin begiak zabalik amets eginda, beti bada bidaia berririk eta zuretzako moduko geltokirik.
ORDEZKARIA
FREE ART
Carles Treviño
Carrer Ramón Llull, 4
08950 Esplugues
(BARCELONA)

+34 934 738 669

+34 625 649 263

+34 933 725 948
welcome@freeart.es
www.freeart.es