2012/02/10 Ostirala
hasiera / egitaraua / konpainiak / RES DE RES & CIRC BOVER

Umore Azoka 2010

RES DE RES & CIRC BOVER

"Sine Terra" (Estreinaldia Estatuan)
Antzerkia-zirkua
Balear Uharteak

Res de Res konpainiak, lehen aldiz, Circ Bover zirkuarekin elkarlanean egindako kaleko ikuskizuna dakar eta, horrela, zirkuaren aldea indartu nahi du, aireko ikusgarritasunaren eta poetika intimistaren artean dabilen proposamenaz.

“Sine Terra” latinetik datorren esamoldea da eta aberririk gabekoak definitzen ditu. Ikuskizunak, berriz, euren jatorritik desplazatu dituztenen eta beste lurralde batzuetan aterpea bilatu behar izan dutenen bidaia jasoko du.

Bizileku berria hartzeak beti sortuko du beste batzuen bazterketa eta, haiek botatzen, haiek baliatzen edo esklabo bihurtzen saiatuko dira.

Zortzi aktore/akrobata/musikari ikusiko ditugu zuzenean jotako jatorrizko musika daukan ikuskizun honetan. 7 metroko garaierako egitura baten inguruan antolatuko da istorioa eta, egitura horrek, altxatua dagoenean, eszena ikusgarriak gertatzeko aukera emango du.

ORDEZKARIA

EL BUHO SERVICIOS TEATRALES
Paula Paz
C/ Esparteros, 1 - 4º ofi. 9
28012 Madril
(MADRID)
telefono +34 915 226 083
móvil +34 609 130 413
Fax +34 915 210 386
elbuho@elbuho.eu
www.elbuho.eu

res de res