2012/02/10 Ostirala
hasiera / egitaraua / konpainiak / MINGOTE 90 AÑOS

Umore Azoka 2010

MINGOTE 90 URTE

Antonio Mingote Barrachina jaunak (Sitges, Barcelona, 1919) 90 urte bete ditu duela gutxi. Ospakizun hori dela-eta, bere lagunek omenaldia egin diote ilustratzailea, grafista, idazlea, kartelgilea, gidoigilea eta akademikoa den gizon honi. Umoristen dekanoa da, eta oraindik jardunean dagoen XX. mendeko umore nazionaleko funtsezko piezetako bat.

‘Mingote. 90 urte' izeneko erakusketak Espainiako berrogeita hamar marrazkilari inguruk eginiko binetak eta karikaturak biltzen ditu, besteak beste: Máximo, Gallego & Rey, Peridis, Idígoras & Pachi, Esteban, Ricardo, Madrigal, Almarza, Munoa, Kalikatres, Datíle, Eduardo, X. Marín, Edu, Mozo, Ramón eta Alfredo.

Halaber, honako hauen marrazkiak ageri dira: Harca, Quique, Manolo, Marrugat, José Julio, Rafael Flórez, Ubaldo, Corella, Angelines, Ferreira, Carlos, Vizcarra, Enrique, Carbó, Orcajo, Ché, Lamber, Nerja, J. Aldeguer, Sebas, Sex, Kap eta el Keto.

Erakusketa Umorearen Akademiak eta Valentziako Generalitateak, Valentziako Liburutegiaren bitartez, antolatu dute, eta Valentzian eta Madrilen egon da, ikusleen aldetik arrakasta handia lortuz. Orain, Kultur Leioara dator.

Erakusketak, lehen aipatutakoez gain, Mingotek berak eginiko koadroak eta liburuak, bideo-proiekzio bat eta 44 bineta biltzen ditu.

Kultur Leioako erakusketa-aretoan
2010eko maiatzaren 7tik ekainaren 27ra
Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 20:00etara
Larunbat, igande eta jaiegunetan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara


manic freak