HORTZMUGA TEATROA
"Olympikas 2012"
Antzerkia
Euskadi
Irudika dezagun munduko herrialde txiki eta ezezagun bat.
Irudika ditzagun oso ezagunak ez diren kiroletan diharduten lau emakumezko atleta.
Irudika dezagun emakume horiek amets bat daukatela: olinpikoak izatea.
Eta aski denez nahi izatea eta goiz jaikia denez egunsentia, irudika ezazu orain kirol-erakustaldian oinarritutako kanpaina bat hasi dutela iritzi publikoaren babesa eta komunikabideen arreta haienganatzeko. Helburua: NBOk 2012an Londresen izango diren Joko Olinpikoetan parte hartzen utz diezaien lortzea.
Irudika ezazu errealitateak fikzioa gainditu duela eta, hasieran erakustaldi gimnastiko sutsu eta inozo gisa aurkeztutakoa harako Egunsentiko arrosario hura bezala amaitu dela.
Irudika ezazu... irudika ezazu... irudika ezazu...
ORDEZKARIA
LARRUA CREACIONES
Pío Ortíz de Pinedo
Polígono Landetxe, nave 27
48480 Zarátamo
(BIZKAIA)

+34 946 711 289

+34 669 266 146
info@larrua.net
www.larrua.net