2012/02/10 Ostirala
hasiera / egitaraua / konpainiak / CÍA. EL NEGRO Y EL FLACO

Umore Azoka 2010

CÍA. EL NEGRO Y EL FLACO

"Charabia" (Estreinaldia)
Clowna-antzerkia
Katalunia

Hiru pertsonaia burugabek (auto-aparkatzaile batek, mandatugile batek eta musikari batek) aspaldiko partez egingo dute topo 2020. urtean, munduko krisitik bizirik atera ostean.

Aparailu arraro bat edukiko dute, gurpilak eta euren eskuetan bizia hartuko duten mekanismoak dauzkan aparailu bat.

Ikuslea baliagarria ez dena baliagarri bihurtzearen magian barneratuko dute, eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun objektuak material artistiko harrigarri bihurtuta, oreka-ariketak egingo dituzte eskailerekin, gauza harrigarrienekin soinuak eta musika sortuko dituzte eta malabarismoa egingo dute esekitokiekin, karpetekin, sukaldeko pintzekin, baita arrantzarako kanabera txiki batekin ere.

ORDEZKARIA

PORTAL 71 PRODUCCIONES CULTURALES S.L
Rocio Pindado
Alameda San Mamés 37-8º dpto3
Bilbao
(BIZKAIA)
telefono +34 944 100 798
móvil +34 635 708 999
portal71@portal71.com

Charabia