2012/02/10 Ostirala
hasiera / egitaraua / konpainiak / ALICIA SOTO-HOJARASCA DANZA & POST THEATER

Umore Azoka 2010

ALICIA SOTO-HOJARASCA DANZA & POST THEATER

"SkinSITEs"
Performance-danza
Gaztela eta Leon

“Skinsites” lanak errealitate birtualaren mundu iradokitzaile eta anbiguoan barneratuko gaitu. Ikusleak ez du argi jakingo ikusten ari dena benetan gertatzen ari den ala aurretik grabatuta dauden eszenak diren, biak denbora errealean baitoaz ikuskizunean.

Eszena bakoitzak, bidaia kontzeptual baten bitartez, espazioaren pertzepzio intimoenera garamatza, bai gizakiaren berezko espaziora, umetokiko bizitzatik abiatuta, bai kanpoko mundura eta haren bihurguneetara.

Estetikoki hain ederra den barruranzko eta kanporanzko mugimendu-borrokan, argiaren atzeko silueta batek eta itzalak lasaitasuna eta larritasuna, emozio anitzak eta sakonak, sentiaraziko dizkigute.

Sentsazio ukigarriz eta ez-ukigarriz betetako kutxa hau inguratzen duten irudiek eta musikak, errealitate-fikzio dualtasunaren bilaketan, ametserako bidea zabaltzen dute.

ORDEZKARIA

DESTROY PRODUCCIONES, S.L.
Alicia Soto Solas
Plaza Salvador, 7 - 8ºA
47002 Valladolid
(Valladolid)
telefono +34 983 263 506
móvil +34 651 899 241
Fax +34 983 263 506
administracion@hojarasca-danza.com
http://www.hojarasca-danza.com

SkinSITEs