2012/02/10 Ostirala
hasiera / egitaraua / konpainiak / ABI COLLINS

Umore Azoka 2010

ABI COLLINS

"Buttafly" (Estreinaldia Estatuan)
Antzerkia – Zirkua
Erresuma Batua

Buttabing! Buttaboom! Buttafly! Ekinaldi bakarreko HiphOpera bat da.

New Yorkeko kale gatazkatsuetatik, freskotasunez, Angel Rodriguez berak aurpegi polita baino zerbait gehiago baduela erakustera etorri da. Zigarro-paketeekin egindako trukuekin, akrobaziekin, hula hop-arekin, barra amerikarrarekin eta Whitney Houstonen omenezko berebiziko ahots-erronkarekin, latindar oihukari honek Wall Streeteko bankari batek jardunean baino indar handiagoa daukala erakutsiko du.

Kaleko kulturarekin talka eginez, opera-itxurako amaiera handian arte gorena ikusiko dugu Angelek bere bizitza kontatzen duen bitartean. Pucciniren “Madame Butterfly” lanaren moldaketa modernoa da, baina amaiera, harrigarria badirudi ere, demokratikoa dauka. Emakumeek kontuan hartu beharrekoa: ez zaitezte haserretu, egin ezazue manikura.

ORDEZKARIA

FREE ART
Carles Treviño
Carrer Ramón Llull, 4
08950 Esplugues
(BARCELONA)
telefono +34 934 738 669
móvil +34 625 649 263
Fax +34 933 725 948
welcome@freeart.es
www.freeart.es

Butterfly