2010/08/01 Igandea
hasiera / egitaraua / konpainiak / UPV/EHU

Umore Azoka 2009

UPV/EHU

“Interakt III: Ondas y Probetas”(Uhinak eta Probetak)
Euskadi

Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederretako ikasleek soinu esku-hartzea proposatu dute, hirurogeiko hamarkadako Fluxus talde ezagunak egin ohi zituen performance eta kontzertuen estilokoa, eta bertan eguneroko bizitzako elementu guztiak izan daitezke musika-tresna.

Ideiaren oinarria talde honen espiritu esperimentala teknologia elektroniko berrien ikuspegitik berreskuratzea da, eguneroko bizitzako objektuak eta etxe-tresna elektronikoak, esaterako josteko makinak edo ile-lehorgailuak, ordenagailuek duten sintesi-gaitasunarekin uztartuz.
Prozesu zientifikoa balitz bezala garatuko da performancea, esperimentuak aurrera egin ahala sortuko direla soinuak.



UPV