2010/08/01 Igandea
hasiera / egitaraua / konpainiak / TRAPU ZAHARRA

Umore Azoka 2009

TRAPU ZAHARRA

“¡Vaya ganga!” (Estreinaldia)
Euskadi

Harabartuta, lur-globoaren zulaketa eutsiezina husten ari den bitartean, eta lurreko biztanle gehienak zerura begira daudenean zuloa estaliko duen partxe bat noiz eroriko zain, automobil-enpresa ohi bateko kate bateko hiru muntatzaile ohik airea hartzen dute zulotik, eta, galtzekorik gabe, bizi berri baten bila abiatzen dira.

Hirurek hiru ogibide berri aukeratzen dituzte, iruzurgileak bailiran. Iruzurra euren sakelaren eta bihotzaren jabe egin da, orain beitak bakarrik animatzen ditu, edozein dela ere.

Hori dela-eta, kalera ateratzen dira, euren arte berriak erakustera: kiromasajista esku-ohea prest, aerobic-irakaslea karaoke eta guzti, eta hirugarren adinekoentzako ipuin-kontalaria, latinoamerikar izaerako istorioekin, beti surrealistak, beti fantastikoak.

XXI. mendeko 9. urtea. Oihaneko legera itzuli gara. Iruzurgileenek bakarrik biziraungo al dute?. Hau adibide txiki bat baino ez da.

KONPAINIA

CÍA. TRAPU ZAHARRA
Bernar Rementeria
Tximistarri, 36 Bajo
20008 Donostia (GIPUZKOA)
telefono +34 943 314 701
Móvil +34 616 370 025
info@trapuzaharra.com
www.trapuzaharra.com

Trapu zaharra