2012/02/10 Ostirala
hasiera / egitaraua / konpainiak / PIKOR TEATRO

Umore Azoka 2009

PIKOR TEATRO

“Ellas bailan solas”
(Bakarrik egiten dute dantza)
(Estreinaldia)

Euskadi

Adineko bi emakume xarmagarri, euren gurpil-aulki automatikoetan eta bizi ziren zahar-etxetik ihes egin berri dutela, txundituta dabiltza hiriko kaleetan zehar. Zelariak euren bila dabiltza, baina erabakia hartuta daukate: ez dira gehiago bazter batean utzitako trasteak izango. Itxuraz ahulak dira, baina, doazen lekura doazela, nahasmendua sortzen dute.

Izan ere, aske sentitzearen ondorioz indarberrituta ageri dira, eta euren adinerako pentsaezinak diren balentriak egingo dituzte gure begien aurrean. Autonomo izan nahi dute, baina ezin dute mendeko izatea saihestu, ikusleak behar baitituzte.

Bakarrik egiten dute dantza, itsasoa ikusi nahi dute eta arriskutsuak izan daitezke, zahar-etxeko arduradunek hiri guztitik jarri dituzten kartelek diotenaren arabera. Hobe da haiei kontra ez egitea. Oraindik ere ametsak dituzten adineko zoriontsuei eginiko omenaldia da. Mundua konkistatzeko prest daude beti, trufari, bizitza trago luzeetan edanez.

KONPAINIA / ORDEZKARIA

PIKOR TEATRO
Miguel Olmeda Freire
Resbaladero, 4
01120 Maeztu (ARABA)
telefono +34 945 410 060
Móvil +34 656 799 294
pikor@telefonica.net
www.pikorteatro.com


Ellas bailan solas