MUSICAL SPORT
“El Buhonero” (Kinkilaria)
(Estreinaldia)
Gaztela eta Leon
Alfonso iritsi da eta bere gurdia zabaldu du, bisitariak harri eta zur utziz. Gurdian, forma eta era ezberdinetako ehun traste baino gehiago daude. Jendeak inguratu egiten du eta traste horiei buruz galdetzen dio. Berak deskribatu egiten ditu eta bakoitzari buruzko istorio txiki bat kontatzen du.
Txikienak liluratua geratzen dira traste horien jatorria zein den jakitean, nagusiek zertarako erabiltzen diren jakin nahi dute, eta eszeptikoenek zalantzan jartzen dute entzuten dutena. Azkenean, bakoitzak sinetsi nahi duena sinesten du.
Gaua iristean, Alfonso su txiki baten aurrean jesartzen da, bere kriseiluak pizten ditu eta, gazta-zati bat janez eta bere porroiari tragoxka batzuk emanez, kontakizun liluragarri bat hasten du. Amaitzeko, kafe bat prestatzen du suaren babespean, eta, bere ondasunak batuz, beste leku baterantz abiatzen da, trasteren bat konpontzera eta beste istorio batzuk oparitzera.
Gure bizitzetan sartu den 40-50. hamarkadetako pertsonaia da Alfonso.
ORDEZKARIA
MUSICAL SPORT, S.L.
Manuel Iglesias Fraile
Padre Suárez, 8 Bj
37003 Salamanca (SALAMANCA)

+34 923 186 801

+34 923 186 832

+34 670 441 445
musicalsport@musicalsport.com
www.musicalsport.com