1 WATT
"En perfecto estado de marcha"
Belgika
Gizon normal baten historia da, gizon ertain batena, sekula ez da izan eskolan lehenengoa, esanekoa da, pazientzia duena, ixila, ez txiroa ez aberatsa, ezezaguna, gardena.
Astean behin etxetik irteten da eta bere hiriko edo beste hiri bateko plaza batera joaten da, plaza ertain batera. Eta han bere burua askatzen du eta neurri gabe ematen du.
Oinez dabil, hara ta hona, itzultzen da, geratzen da, zapaltzen du. Berriz irteten da lasterka. Luzatzen da, bihurritzen da, itxura galtzen du, begiratzen du, arnasten du, erlaxatzen da.
Kartsu, goxo, jori.
Badoa zuzen, zilipurdikatzen da, alderik alde ibiltzen da, oihuka hasten da, bere buruarekin hizketan, abesten du, txalo jotzen, alaitsu.
Inspiratuta sentitzen da, edozer egin dezake. Haserretu, maitasuna aitortu 28 zenbakiko 1. solairuan bizi den gizon edo emakume hari, mundu guztia ezagutuko balu bezala jokatzen du, jendea ukitzen du, gizon edo emakumeen lurrina usaintzen du.
Egunero egin ezin duen hori guztia egiten du, bere gelditasun antolatutik ihes eginez.
ORDEZKARIA
FREE ART
Carles Treviño
Ap. 127
08950 Esplugues de Llobregat
(BARCELONA)

+34 934 738 669

+34 933 725 948
welcome@freeart.es
www.freeart.es