TEATRO DE LA SACA
“Gaitana” (Estreinaldia)
Castilla y León
Gau arrunt batean, ilunantzak ematen duen erdi-oharkabetasunean, bi begirada gurutzatu dira. Begiak eta gorputza bilatzen dizkiote elkarri.
Euren akatsen, edo, agian, euren dohainen ispiluaren aurrean dantza egiten dute.
Eskutik helduta, hegan doaz iraganeko barizeek, gainbeherako aurreiritziek eta zentzurik gabeko esakuneek zikindutako etorkizunerantz.
Elkarrekin, eguzki gehiagoko geroa bilatzera doaz, eta indar osoarekin putz egiten dute, euren desioak mehatxatzen dituzten hodei beltzak aldentzeko.
Elkar maite dute, lizunkeriaz eta pasioz izerditutako izaren atzean laztanak marraztuz.
Elkar gorroto dute, batzuetan. Baina euren borroka hasi besterik ez da egin: Musuarekin, errefusa dator. Laztanarekin, belarrondokoa. Irribarrearekin, amorrua.
Gaitana hipokresia matxistaren mamuen atzetik dabil. Mitoaren gainbeheraren atzetik. Mendi-gailur elurtuan bere bakardadean marru egiten duen akerraren adar zaharkituen atzetik.
MUSICAL SPORT, S.L.
Manuel Iglesias Fraile
Padre Suárez, 8 Bajo
37003 SALAMANCA
Salamanca
T.: +34 92 318 68 01
F.: +34 92 318 68 32
M.: +34 670 44 14 45
musicalsport@musicalsport.com
www.musicalsport.com