COMPAÑÍA DE REPERTORIO CONTEMPORÁNEO
"C´est la vie (o cómo sobrevivir a Edith Piaf)"
Valencia
Ekintza Parisen kokatzen da, 1950ean. Lekua, chez Leplée, xarmarik gabeko kabaret zikina. Hemen, gauero, Dominique eta Fatiguée chanteuse zoragarriek, Jean-Paul-Pierre euren lagun eta piano-jotzaile saiatuarekin batera, bizimodua ozta-ozta ateratzen dute, patroi tirano eta setatiaren agindupean Edith Piaf handiaren kantak interpretatuz.
Baina, gau batean... zortea euren alde jarri da eta, bat-batean, euren bizitzetako aukera aurkitu dute. Egoera komikoari aurre egiten dioten bitartean, euren kabaret-ikuskizuna eraikitzen dute, eta hamahiru kanta bikain –bai, hamahiru– interpretatzen dituzte, bizitzari, maitasunari... eta gizonei buruz hitz egiten duten bitartean.
NACHO VILAR PRODUCCIONES / GAUPASA
Nacho Vilar / Santiago Sueiras
Acisclo Díaz, 9 - 4 K
30005 MURCIA
Murcia
T.: +34 96 821 93 05
F.: +34 96 896 74 29
M.:+34 609 67 59 99
nachovilarproducciones@nachovilar.com
www.nachovilar.com