2012/02/10 Ostirala
hasiera / egitaraua / konpainiak / K DE CALLE

Umore Azoka 2008

K DE CALLE

"Musiko moskas"
Aragón


Zuzeneko musika eta kale-animazioa jorratzen dituen ikuskizun ibiltaria. Euli musikarien talde batek, euren “euli-habiarekin” batera, ibilbidea egiten du, musika-konposizioak jotzen dituen bitartean.

Soinu-ekipamendua integratuta daraman “habia-ibilgailuan”, bidaiari-leku mugigarria dago, beste “euli-pertsonaia” batentzat. Euli-larben egitura daukan leku hori perkusio-seta da.

“Músiko moskas” izenekoak, hau da, euli musikariak, euli dibertigarri eta barregarriak dira, eta martxaz betetako erritmo melodikoarekin, ondo pasatzeko gonbita egiten digute. Ikuskizun horretan, taldeak etengabeko harremana dauka ikusleekin, zomorro atsegin horiek batera aritzen dira eta, batzuetan, musikarekin batera, koreografia dibertigarriak ere eskaintzen dituzte. Hori dela-eta, “músiko-moskas” guztiok ikusteko eta entzuteko ikuskizun ezberdina eta berritzailea da.

K DE CALLE, TEATRO-ANIMACIÓN
Avd. Lugarico de Cerdán, 267
50194 ZARAGOZA
Zaragoza
T.: +34 97 657 31 20
F.: +34 97 657 31 20
M.:+34 667 65 71 56
kdecalle@kdecalle.com
www.kdecalle.com

K de Calle