CIKAROS & TINCAN COMPANY
"Freaks" (Estreinaldia)
Dinamarca
Freaks, iparraldetik etorritako zirku berriaren ikuskizuna...
Freaks-ek maskarak erortzen uzten ditu, eta une magikoez, sentimendu debekatuez, prestazio ikusgarriez bonbardatzen gaitu.
Zeharkako eszena, aireko arkupe bat alboz, funikular batek batzen dituen 2 masta txinatar, sei artista polifazetiko... Dekoratua instalatuta dago, gure arrazoia hegan doa eta munstro berriek egunerokotasunaren tabuarekin bat egiten dute, erreparorik gabe.
Freaks zirku nomada txiki baten istorioa da, feria-munstroen trouppe batena. Arratsalde batez, unibertso bitxi batean hartzen dute aterpe, ekaitzetik babestuta eta zortearen menpe. Baina ez dugu itxuraz fidatu behar! Ikusleak bereganatzen dituzte eta dagoeneko ezerk ez dauka aurrekoaren antzik.
Freaks-ek interes handia du arraroaren eta ezohikoaren lilurapen zaharretan, eta munstro moderno batzuk aurkezten dizkigu. Zeintzuk dira arauak eta nor da arduraduna?
BROTHERS PROJECTIONS SL.
Jordi Fábregas
Ap. 47
08460 SANTA MARíA DE PALAUTORDERA
Barcelona
T.: +34 93 848 04 99
F.: +34 93 848 33 50
M.:+34 609 40 13 66
arts@abaforum.es
www.23arts.com