2010/03/10 Asteazkena
hasiera / lege oharra

Lege oharra

Web gune honetan jasotako informazioak edukirik interesgarrienetan orientazio orokor gisa bakarrik balio du. Legearen aplikazio eta eraginak modu nabarmenean alda daitezke, kasu bakoitzean ukitutako ekintza edo gertakarien arabera. Lege, arau eta araudiak aldatu egiten direnez, eta komunikazio elektronikoaren berezko arriskuak kontuan izanda, web gune honetan jasotako informazioan atzerapenak, aipatu gabeko datuak eta zehaztugabetasunak izan daitezke.

Web orri honetan dagoen informazio guztia iturri fidagarrietatik lortzen dela ziurtatzeko ahalegin guztiak egin ditugun arren, Umore Azoka-k ez du gune honetan izan daitezkeen akats edo ez-aipatzeen gaineko erantzukizunik hartuko, ezta informazio honen erabileratik lortutako emaitzena ere. Web gune honetako informazio guztia modu gardenean ematen da; hori dela eta, ez dugu bermatzen informazio hori, ezta informazio horren erabileratik lortutako emaitzak ere, osoak, zehatzak edo garaiz emandakoak direla.

Umore Azoka-k, bere kideek, laguntzaileek, ordezkariek eta langileek ez dute ezein kasutan erantzukizunik hartuko web gune honetatik ateratako informazioan hartutako erabaki edo neurrien gainean, ezta horretan oinarrituta sor litekeen edozein kalteren gainean ere, nahiz eta kalte horiek gertatzeko aukerari buruzko informazioa eman den.

Gune honetako zenbait estekaren bidez beste batzuek mantentzen dituzten web gune batzuetara konekta gaitezke, eta Umore Azoka-k ez dauka horien gaineko inolako kontrolik. Umore Azoka ez da beste web orri horietan jasotako informazioen zehaztasunaren ez beste edozein alderdiren erantzule.