“DEMODE QUARTET SOBRE RUEDAS”
Demode Quartet gara, kuatriziklo batera igo eta gure musika a capella eramaten dugu dibertitzea eta musika ona gustuko dituen edozein herrira. Udaro kale-artisten emanaldiez gozatzen dugu, eta behin norbaitek zera pentsatu zuen: “Orgatxo bat bi baflerekin eta lau mikro hartu eta goazen kaleetan eta plazetan kantatzera”. Ideia hori izugarri gustatu zitzaigun, eta a zer kasualitatea (edo ez), beste konpainia batzuekin partekatzen dugun materialen biltegian norbaitek lau plazako pedaldun orgatxo bat aurkitu zuen hegal batean!