“LOF LADIES ON FIGHT”
LOF Ladies on Fight dantza tragikomikoko ikuskizun bat da, borroka libre femeninoko formatuan adierazten dena.
Ring bat, lau borrokalari, zeremonia-maistra bat, final bat; eta batek irabaz dezake bakarrik.
Borrokaldi honetan dantza eta umorea nahasten dira eta hainbat gairen gainean hitz egiten da: prekarietatea, lehiakortasuna, eguneroko sexualizazioa eta beste hainbat kontu. Borrokaldi berezia izango da, eta irabazteko noraino iristeko gai diren ikusiko dugu.
Aukeratu duzu zure faboritoa?