“NAO-NOW-NAU”
Euskal kulturaren sustraietatik, itsasoarekin duen harreman zuzenetik eta itsasoaren eta antzerkiaren harremanaren sustraietatik sortu zen. Zirku garaikideko ikuskizun eran arrantzaleei egindako omenaldia. Zerumuga itsasoan, bertako jendea eta ohiturak. Keinuekin hitz egiten duen pailazo maitagarri batek gidatuta, antipodismoaren bidez, objektuak manipulatuz, itsasoarekin duen harreman estu eta berezia ikusi ahal izango dugu.
Arrantzaleak, familiak portuan utzi ondoren, ur gaziaren sakontasunak ematen dien ziurgabetasunean itsasoratzen dira bete-betean. Euren lanbidea itsasoarekiko eta euren ohiturekiko maitasunak eta errespetuak gobernatutako bizimodua bihurtuz.