Leioako Kale Artisten XVI. Umore Azoka estreinaldi sortarekin loratu da gaur arratsaldean. Igandera bitarte 50 konpainia arituko dira Leioako kaleetan, eta 22 estreinaldi eskainiko dituzte. 170 emanaldi baino gehiago izango ditu egitarauak orotara, eta lau egunez kale arteen hiriburu bihurtuko du horrek Leioa. Ehundaka sortzaile, programatzaile eta banatzaile batuko ditu zitak, eta 35.000 ikusle inguru