Trapu Zaharra
admin 2002
Sari hau ematen zaie kaleko arte eszenikoak indartzen, sustatzen eta dinamizatzen dituzten konpainia, erakunde, etab.i ematen zaie. Maiatzaren 31n, konpainiei, programatzaileei eta hedabideei harrera egiteko ekitaldiaren barruan, UMORE AZOKA saria eman zen. Irabazlea, 25 urteko ibilbidea bete zuen Eibarko Antzerki Jaialdia izan zen. Sari hori Leioako Alkateak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Zuzendariak entregatu zuten.
admin 2002
Berni Brothers, kaleko eta umorezko antzerkiaren benetako izpirituaren agerpen paradigmatikoa izateagatik, lan soila, oso dinamikoa eta zailtasun tekniko handikoa eskaini zuelako, eta artisten beraien inguruabarrengatik, helbide finkorik ez daukatelako, egitura bakarra euren roulotte-a daukatelako, eta euren lanarekin mundu osoko kale eta plazetan lortzen dutenetik bizitzen direlako, alderdi artistikoan produktu txukun, sinpatiko eta atsegina eskainita.
admin 2002
Boni y familia Ramírez, “Tres mejor que dos” izenburuko lanarengatik. Bertan, dela kamioi zahar bat osagai eszenografiko gisa erabiliz, dela umore adimentsua landuz, eta malabarismo, akrobazia eta trapezioko saioak gauzatzeko kalitateaz, apurka mota guztietako ikusleengana iristen den zirko berriaren joeren sintesia lortzen dute
admin 2002
“D.S.O”, Markeliñe Konpainiarena, indar espresibo handiko lana izateagatik, istorio mamitsua kontatzeagatik eta osagai eszenikoak erabiltzeko moduekin zirrara sortzeagatik.
admin 2003
Sari hau kaleko arte eszenikoak indartzen, sustatzen eta dinamizatzen dituzten konpainia, erakunde, etab.i ematen zaie. Maiatzaren 30ean, konpainiei, programatzaileei eta hedabideei harrera egiteko ekitaldiaren barruan, UMORE AZOKA saria eman zen. Irabazlea Kukubiltxo Antzerki Konpainia izan zen, 25 urte betetzeagatik eta 36tik gora ikuskizun eta lankidetza eginda izateagatik, dela musika taldeekin, dela telebistako saioetan, eta hainbat
admin 2003
Zirkoaren Munduari buruzko Erakusketa. Herritar askok Zirkoaren historiaren berri beste ikuspuntu batetik izateko eta Euskadin diziplina artistiko horren memoriari eusten jarraitzera animatzeko balio izan zuen. Erakundeei partehartze zuzenagoa eskatzeko, errealitatea izan dadin, Zirkoaren Euskal Museoa instalatzeko leku finkoa izan dadin.
admin 2003
Factoría Maskaro, “Ai que em mullo!” izenburuko lanagatik. Dantza-ikuskizun honetan eguneroko benetako momentu eta egoerak jorratzen dira, eta eremu horretan ura da dantzariaren eta ikuslearen arteko lotura egiten duen osagaia. Ikuskizun freskoa, urarengatik eta ekintza hurbil-hurbilarengatik.
admin 2003
“Matraka”, Hortzmuga konpainiarena, gerraren aurkako mezuarekin argi eta garbi koherentea den estetika batean gailu handiak, musika eta interpretazioa eta piroteknia modu ikusgarrian uztartzen dituen formatu handiko proposamenagatik.
admin 2004
Sari hau kaleko arte eszenikoak indartzen, sustatzen eta dinamizatzen dituzten konpainia, erakunde, etab.i ematen zaie. Maiatzaren 29an, konpainiei, programatzaileei eta hedabideei harrera egiteko ekitaldiaren barruan, UMORE AZOKA saria eman zen. Irabazlea, zuela egun gutxi arte Euskal Herriko Unibertsitateko Errektoreorde izandako Leonardo Llorente jauna izan zen, Arte eszenikoen mundua Unibertsitatera hurbiltzeko egindako sustapen eta konpromiso-lanarengatik, programazio